
Hiru kartel finalistak
Sei kartel aurkeztu dituzte Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketara. Jai Batzordeko kideek eta Bermeoko Udaleko zinegotziek osatutako epaimahaiak horietako hiru aukeratu ditu. Finalistak aukeratzeko orduan originaltasuna, Bermeoko jai giroa adieraztea eta bizitasuna baloratu dituzte, besteak beste. Orain, baina, herritarrek aukeratuko dute hiru finalisten arteko kartel irabazlea. Horretarako gustokoenari botoa eman beharko diote. Botoa Nestor Basterretxea aretoan jarri den kutxa batean edo Bermeoko Udaleko facebook bidez eman ahalko dute herritarrek. Botoa emateko azken eguna hilaren 28a izango da eta ekainaren 29an jakinaraziko dute zein izango den jaietako kartel iragarlea. Lehiaketara aurkeztu diren kartel guztiak ikusgai daude Nestor Basterretxea aretoan.