
Aizkorri
Zazpi orduko ibilbidea egingo dute mendizaleek (Araia – Aizkorri – Arantzazu). Horretarako, 08:00etan aterako dira Gernika-Lumoko autobus geltokitik. Mendi irteeran parte hartu gura duenak Goi Zaleren bulegoan eman beharko du izena. Bihar –osteguna– izango du horretarako aukera, 20:00etatik 21:30era. Bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 12 euro.