Musikaz jantzitako udako iluntzeak Astran
Astrako iluntzeak musikaz beteko dira beste urte batez. Udaren etorreragaz batera, emanaldi ugari izango dira bost astean arma fabrika izan zenaren kanpoaldean. Eguazten guztietan, 20:00etatik aurrera, hainbat estiloko kontzertu emanaldiak izango dira ...
Eskaintza anitza
Astero-astero musika saio desberdinak egongo dira. Lehen emanaldia El Trapo taldeak eskainiko du. Gernika-Lumoko banda Backbone eta Blaster M taldeko partaideek osatua dago. Hurrengo astean Ingalaterrako bakarlari bat igoko da taula gainera: Toby Connor. Europan zehar egiten ari den biran, Astran egingo du geldiunea.
Hirugarren astean Aiama taldeak emango du kontzertua. Bermeoko laukoteak jazz amerikarra eta bolero kubatarrak abesten ditu euskaraz eta ingelesez. Uztailaren 15ean Nebbian bikoteak kanta ezagunen bertsio lasaiak joko dituzte, eta azkenengo astean, hilabetearen bukaeran, emanaldi sorpresa bat egongo da Iparragirre elkarteak antolatuta.