Ondarroak Alde Zaharreko jaiak ospatuko ditu, gaur hasi eta domekara bitartean
Herriko taldeek herritarrentzat egindako jaiak izango direla esan du Josu Martinek. «Diru gutxigaz jai politak» egin ahal direla erakutsi nahi izan dute. Ekintza eta lehiaketa bereziak egingo diraGabeko Izarrak Ondarroako kultur elkarteak antolatuta ...
Herriko taldeek herritarrentzat egindako jaiak izango direla esan du Josu Martinek. «Diru gutxigaz jai politak» egin ahal direla erakutsi nahi izan dute. Ekintza eta lehiaketa bereziak egingo dira
Gabeko Izarrak Ondarroako kultur elkarteak antolatuta eta herriko hainbat talderen laguntzagaz, Ondarroako Alde Zaharreko jaiak egingo dira gaurtik domekara bitartean. «Garai baten egiten ziren jaiak berreskuratzeaz gain, alde zaharreko kaleetako jai guztiak egitarau bakar baten bildu nahi izan ditugu», azaldu du Josu Martin Gabeko Izarrak kultur elkarteko lehendakariak.Gabeko Izarrak kultur elkartea bi helburugaz sortu zela argitu du Martinek: «Herriari aldizkari dibertigarri bat emateko eta alde zaharreko jaiak modu bateratuan berreskuratzeko». Eta azken helburu horri jarraituz, egitarau zabala prestatu dute.
Egitarau hori, baina, herriko talde eta elkarteen elkalanagaz osatu dela dio. «Egitaraua ia-ia bakarrik egin da. Guztion artean, guztiontzako izango diren jaiak antolatu ditugu. Eta bide batez, herriko goiko alde zaharra protagonista bihurtuko dugu hiruzpalau egunetan». Herriko taldeen prestutasun horren aurrean, eskerrak eman eta eman ari direla diote. «Oso pozik gaude talde guztiek egindako ekarpenagaz; hasiera-hasieratik guztiak laguntzeko eta antolatzeko prest agertu ziren».
Egitaraua eskuetan hartuta, «diru gutxigaz», denen artean egindako «jai politak» antolatzea ez dela hain zaila diote Gabeko Izarrak elkartekoek. «Garrantzitsuena herriko taldeek eta herritarrek parte hartzea da».
Eguraldia ere aldeko izango dutela eta, pozik daude antolatzaileak. «Eguraldi ona egingo duela jakiteak lasaitasuna ematen digu». Eta jaiak ondo joaten badira, urtero errepikatzeko asmoa dutela aurreratu dute. «Ilusioagaz gaude».
Egingo diren ekintza asko ezohikoak direla diote. «Takoi lasterketa ez da inoiz egin Ondarroan, ezta ere motorren erakus -taldia». Eta zer esanik ez moda desfileari buruz (Fashion parade). «Herritarrok parte hartuko dugu desfilean, eta polita izango da», azaldu du Martinek.
Osagarri horiekin guztiekin, elkarteak herritarrei ekintzetan parte hartzeko, gozatzeko eta ondo pasatzeko eskaera luzatu die.