Astelehenean salduko dituzte Ondarroako lehen hegaluze kiloak
Ondarroako Kalare Deuna kofradiako arduradunek nabarmendu dutenez, astelehenean salduko dira aurtengo lehen hegaluze aleak Kalare Deuna Kofradian.Hain zuzen ere, Itoitz ontzi ondarrutarra Azore uharteen (Portugal) ingurutik bueltan da jada, eta arraina...
Hain zuzen ere, Itoitz ontzi ondarrutarra Azore uharteen (Portugal) ingurutik bueltan da jada, eta arraina asteleheneko 07:00etako bentan salduko dutela aurreikusten da.
Ondarroako portuari dagokionez, itsasoratzeko eguraldi aproposa egin baldin badu ere, asteon mugimendu gutxi ikusi da. Bilbo kabratik hasi eta Hondarrabiara bitartean antxoa txikia harrapatzeko debekuak bere horretan jarraitzen du, eta horrenbestez, ontzi gehienak Kantabria (Espainia) eta Asturias (Espainia) aldean jarraitzen dute antxoa handi nahian.
Kofradian saldu den arrainari dagokionez, kostaldeko bertoko arraina lehorreratu dute sarean harratzatzen ari diren arrantzaleek. Batez ere, betandia, boba, buzten baltza eta txitxarrotan ari dira Santurtzitik, Zierbenatik eta Santanderretik (Espainia) etorritako sei bat ontzi. Denak ere, zer edo zergaz porturatu dira egunero, baina ez dira arrantzaldi esanguratsuak izan. Amuko ontziei dagokienez, ostera, legatzetan jarraitzen dute.