Musikaia Elkartearen II. Aste Musikala emanaldiz beteta dator
Musikaia Musika Elkarteak aste musikala antolatu du, bigarren urtez, ikasturtea amaitzeko. Hiru egunetan, emanaldi ezberdinak eskainiko dituzte Ikusgarri zinema aretoan, ekainaren 17an, 18an eta 19an, 19:00etan.Lehenengo bi egunetan, ekainaren 17 eta 1...
Lehenengo bi egunetan, ekainaren 17 eta 18an, musika eskolan eskaintzen diren musika tresna ezberdinak batu eta talde ezberdinen kontzertuak ikusteko aukera egongo da. Aste musikalari amaiera emateko, berriz, emanaldi ezberdin bat prestatu dute. Horrela, ekainaren 19an antzerki musikal bat eskainiko dute: Itsasoari Begira.
Itsasoari Begira antzerkian Musikaia Musika Elkarteko ikasle eta irakasleek hartuko dute parte, baina, herriko talde eta norbanakoen laguntza ere izango dute ikuskizuna antolatzeko. Guztira 97 partaide izango dira; hori dela eta jarleku kopurua kontrolatzea beharrezkoa izango dela jakitera eman dute.
Antzerkirako sarrerak 2 eurotan salduko dira ekainaren 15ean eta 16an, 19:00etan, Ikusgarrin, eta ekainaren 19an 18:30etan zabalduko dute txarteldegia.