Etxekoen aurrean egin du estreinaldia Kameratak
Aurreko asteburuan egin zituzten Ziortzako kontzertuen azken bi emanaldiak Ziortzako monasterioan. Zapatuan, Ismael Fernandez de la Cuesta eta Gregorianoko Abesbatzaren emanaldiagaz gozatu zuten bertaratutakoek (ezkerrean). Domekan, berriz, sortu berri...
Aurreko asteburuan egin zituzten Ziortzako kontzertuen azken bi emanaldiak Ziortzako monasterioan. Zapatuan, Ismael Fernandez de la Cuesta eta Gregorianoko Abesbatzaren emanaldiagaz gozatu zuten bertaratutakoek (ezkerrean). Domekan, berriz, sortu berri den Ziortzako Kameratak eman zuen bere estreinaldiko kontzertua (eskuman), eta Los Tonos Humanos koruaren doinuak ere entzungai izan ziren. Jon Malaxetxebarriaren zuzendaritzapean aritu ziren musikari eta kantariak.