'Bizi baraztea' liburua aurkeztuko du Jakoba Errekondok, azokan
Datorren astelehenean, azoka egunean, Bizi baratzea, garaian garaikoa garaiz izeneko liburua aurkeztuko du Jakoba Errekondok, Gernika-Lumon. Merkatu plazan egingo du aurkezpena, 12:00etan. Argia aldizkariaren eskutik argitaratu du Errekondok bere azken...
Aurkezpenaren aurretik, 11:15ak aldera, trikitilariek girotuko dute ingurua, eta pintxoak banatuko dituzte, sagardoa eta txakolinagaz batera.
Aurkezpenaren ostean, solasean aritzeko tartea izango da, Errekondogaz eta Remenetxe jatetxeko sumilier Jon Andoni Rementeriagaz.
Gida ezin hobea
Argitaratu berri duen liburua «nahitaezkoa» zela dio egileak, «baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakarrelako». Euskal Herriko ezaugarri berezietara egokitzen den liburua dela azaldu du; eta baratzearen abenturan murgiltzeko grina dutenentzat gida ezin hobea dela.
Liburuaren editore Argia aldizkariak azaldu duen modura, eskarmentu luzea dauka Jakoba Errekondo paisajistak landareen munduaren berri ematen duten Euskal Herriko hainbat hedabidetan. Argiako orrialdeetan, esate baterako, dibulgazio lana egiten hogei urte daramatza usurbildarrak.