Bide segurtasuna hobetzeko lanak
Hobekuntzak egiten ari da Bizkaiko Foru Aldundia Kortezubin. Hain zuzen, autobus geralekua jarriko du BI-2238 errepidean, Idokiliz auzoan. Era berean, semaforoak jarriko dituzte inguru horretan, bide segurtasuna hobetzeko asmoz. Kortezubiko alkate Txom...

Hobekuntzak egiten ari da Bizkaiko Foru Aldundia Kortezubin. Hain zuzen, autobus geralekua jarriko du BI-2238 errepidean, Idokiliz auzoan. Era berean, semaforoak jarriko dituzte inguru horretan, bide segurtasuna hobetzeko asmoz. Kortezubiko alkate Txomin Bilbaok azaldu duenez, gidariek ez dute errepideak duen abiadura muga errespetatzen, eta arriskuak murriztu gura dituzte.