Mario Lopez entrenatzaileak Gernika Bizkaiaren entrenatzaile izaten jarraituko du datorren denboraldian. Entrenatzailearen berbetan, “oso pozik nago proiektuaren buru izaten jarraitzeagaz. Egin dugun denboraldiaren ostean logikoa dirudi, baina, zuzendaritza taldeak hartu du erabakia. Gerardo Cantina presidenteak hurrengo denboraldian lan ona egingo dudanaren konfiantza osoa duela erakutsi dit”.
Orain arte egindakoa hobetzea “zaila” izango dela badaki, baina, azaldu duenez zehaztutako helburuak betetzeko “esperantzarekin” ekingo diote denboraldi berriari.
Jokalari guztiak zehaztu arte, helburu jakinik ez dutela esan du Lopezek: “Ordurarte mailari eustea da helburua, eta sailkapenean ahalik eta gorenen egotea”.
Aurreko denboraldiko esperientziagaz, ilusioagaz eta motibazioagaz orduko maila ematea posible izango dela uste du entrenatzaileak. Harrobiari garrantzia handia ematen dio, eta kanpotik datozen jokalariak aurretik egon zirenen mailan egotea espero du.
Espainiako selekzioan entrenatzaile
Bestalde, Lopezek Espainiako emakumezkoen U19-ko entrenatzaile kargua hartu du asteon, eta Castelldefels-en (Herrialde Katalanak) dago entrenatzen.