Inguru horretan burtzen ari diren proiektuaren xehetasunak eskatu ditu koalizioak, Espainiako Kongresuan
Indusmakinak Urdaibaiko itsasadarrean
Amaiurko diputatu Rafa Larreinak Mundakan eta Laidan burutzen ari diren lanei buruzko galderak aurkeztu ditu Espainiako Kongresuan. Idatziz egin ditu galderak, eta idatziz erantzuteko eskatu du. Laidako hareatza berreskuratu asmoz Urdaibaiko itsasadarrean hasi dituzten lanek sortu duten kezka kontuan hartuta, azalpenak eskatu ditu Amaiurrek.
Hala, Kosten Mugapea inguru horretan burutzen ari den proiektuaren zehaztasunak eskatu ditu Amaiurrek; eta hori egiteko aurretiz egin dituzten azterketak ere eskatu ditu. Zentzu horretan, Urdaibaiko Patronatuaren txostenik dagoen ere galdetu du koalizioak, eta itsasadarraren dinamika naturala berreskuratzeko inolako azterketarik egin duten.
Era berean, lan horiek errekako bokalean sor ditzaketen aldaketak eta Mundakako ezker olatuan izan ditzaketen eragina neurtu ote duten ere galdetu du Amaiurrek, eta lanok olatua kaltetuko ez duela ziurtatu dezaketen.
Joan den astean, Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak Ibarrangeluko Laida hondartza berreskuratzeko egiten ari diren lanen erritmoa moteltzeko
erabakia hartu zuen.