Gernika eta Mercadal-en joaneko partida
Urbietan, 18:00etatik aurrera jokatu du Mercadal taldearen kontra.
Joanekoan Menorcan (Herrialde Katalanak) 1-0 galdu zuten gernikarrek, eta markagailuari buelta eman beharko diete kanporaketa pasatu gura badute.
Javi Luaces entrenatzailearen berbetan, “joaneko emaitza txarra da, baina aldea oso txikia da, eta kanporaketa pasatuko dugunaren konfiantza daukagu”.
Futbol zelaia haiena baino handiagoa da, eta hori gernikarren mesedetan izango dela dio. Halaber, taldeak orain arte moduan lan ona egiten badu, kanporaketa gaindituko dutela uste du: “Lan asko eginda, pasientziagaz eta ilusioagaz, partida irabaztera aterako gara”.
Aurreko asteburuan aurkaria baino gehiago izan zirela nabarmendu du, eta hortaz, baikor egoteko arrazoiak dituztela pentsatzen du Gernikako entrenatzaileak. “Gol aukera gehigo izan genituen, baloiaren jabetza ere gurea izan zen, eta jokatzen ere haiek baino gehiago izan ginen”. Gernikak bost gol aukera garbi izan zituen, baina, ez zuen gola egitea lortu, Mercadalek aldiz, bi gol aukera baino ez zituen sortu.
Kanporaketa gainditzen duenak, astelehenean jakingo du zein talde den hurrengo aurkaria, astelehen arratsaldean egingo baitute zozketa.