Odoleko minbiziaren nazioarteko eguna da gaur eta gaixotasun hori pairatzen duten guztiei elkartasuna adierazi gura izan diete Bermeon hezur-muina emateko kanpaina abiarazi duen herritar taldeak. Horretarako, odoleko minbiziaren egunean erabiltzen den amaigabea ikurrarekin argazkiak atera dituzte eta Bermeoko leku desberdinetan ere ikusgai ipini dituzte; ikastetxeetan, esaterako.
Bermeoko herritar taldeak maiatzaren hasieran abiarazi zuen hezur-muina emateko kanpaina eta ordutik hainbat herritar izan dira hezur-muina ematera animatu direnak. Taldeak erabiltzen duen puntu laranja, gainera, Euskal Herri osotik zabaldu da eta hainbat dei jaso dituztela azaldu dute.