Mende erdia ospatzen hasia da Elai-Alai taldea
Mende erdia beteko du aurten Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldeak, eta zapatu honetan hasi dira taldeko kideak zein kide ohiak urteurren hori ospatzen. 36ko gerra hasi zenean erbestera joan zen dantza taldea (irakasle zein ume dantzariak), eta han...
Zapatuan, Elai-Alai taldearen etenbako bigarren ibilbide horren 50. urteurrena gogoan izateko batu ziren Elai-Alaiko dantzariak. Elai-Alai plazan batu ostean, Juntetxean atera zuten talde argazkia.
Ostean, 1965. urtean sortu zen talde horretako dantzari ohiek saioa eskaini zuten, Pasealekuan. Bazkariaren ostean, Pasealekuan batu ziren berriro, erromerian.
Azaroan jaialdia
Urteurreneko ospakizunek, baina, jarraipena edukiko dute 2015. urtean, eta azarorako jaialdi bat ari dira prestatzen Elai-Alaikoak.