Gernika-Lumoko Kultur Etxean emango dute tailerra, bihar, 18:00etatik 20:00etara. Nola lehortu, noiz batu, plantillak nolakoak eta nola egin… azalduko dute tailer horretan. Parte hartu gura duenak aldez aurretik izena eman dezala eskatu dute antolatzaileek; AEKra edo Udal Euskaltegira jo dezake horretarako.