Gorka Olaeta gernikarrak irabazi zuen iaz, Body Line kategorian
Busturialdeko ordezkaririk ez da izango aurtengo edizioan, baina maila ona emango duten kirolariak batuko dituztela esan du txapelketaren antolatzaile Eduardo Lekunberrik. “Bizkaiko eta Gipuzkoako finalistak izango dira Gernika-Lumon”. Lau kategoriatan banatuta lehiatuko dira: Hastapeneko Body Line, Body Line Fitness, Fitness mutilak eta neskentzako Bikini kategorian.
Fitnessa esfortzu handia eskatzen duen kirola dela aitortu du Lekunberrik, eta horretan ari direnek deskantsua hartu behar izaten dutela. “Aurten suertatu da eskualdeko kirolariek deskantsua hartzea erabaki dutela. Parte hartzeko izan den bakarrak oso nekatuta amaitu du Bizkaiko txapelketa, eta ez dut uste aurkeztuko denik”. Hala ere, hurrengo urtera begira, taula gainean berriro Busturialdeko kirolariak ere izango direla uste du.
Lea-Artibaiko ordezkaririk bai izango da XIV. edizioan; Etxebarriako Ioritz Calle. Iñi Vicens prestatzaile ondarrutarrak gidatuta, Bizkaiko finalerako sailkatu zen. Vicensek prestatuta parte hartuko du, baita, Joaquin Sol
Jokin-ek. Azkoitiarrak bigarren egin zuen Gipuzkoako txapelketan. Body Line kategorian lehiatuko da Calle, eta Body Line fitness kategorian ariko da Sol.
Ioritz Calle eta Jokin Sol, Iñi Vicens prestatzaileagaz
16:30ean hasiko da txapelketa, Lizeo antzokian, eta egunean bertan ere erosi ahalko dira sarrerak. Aldez aurretik erosi gura duenak Gernika-Lumoko Santanape kiroldegira jo beharko du.