Miriam Mendoza ipuin kontalaria izango da barikuan liburutegian
Bermeoko udal liburtegiak ipuin kontalari saioa hartuko du barikuan. Oraingoan, Miriam Mendoza ipuin kontalariaren istorioekaz disfrutatu ahalko dute bertaratzen diren umeek. 18:00etan ipini dute hitzordua.
Mendoza ipuin kontalariak euskal ipuin tradizionalak kontatzen ditu batez ere. Hala ere, gaur egungo idazle euskaldun zein atzerritarren ipuinak ere ditu gustoko.
Barikuko ipuin kontalari saioa lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago, eta gehienezko edukiera 50 eserlekukoa dela azaldu dute antolatzaileek. Jakinarazi dutenez, Mendozaren ipuin kontaketa saioa aurtengo ikasturteko azkena izango da.