Itsastxorien habiak kentzeko kanpaina hasi du Bermeoko Udalak
Urtero udaberri sasoian egiten duten modura, aurten ere, Bermeoko Udalak itsastxorien habiak kentzeko kanpaina martxan jarri du.
Teilatuetan habiak dituztela susmoa duten herritarrei jakin gura die kanpaina hasi dutela, eta 010 telefonoro deitu dezaketela abisua emateko.
Itsastxoriak sortzen dituzten «arazoak» kontuan hartuta, Bermeoko Udalaren arabera, «beharrezkoa da kontrolak ezartzea». Modu horretan, itsastxori kopurua murrizten da eta berrien jaiotza saihestu ere. Izan ere, udalak azaldu duenez, «zarata, zikinkeria, teilatuen hondatzea eta teilatu-hodien trabatzea» dakartzate itsastxoriek.