Bidaia kulturala izango da, eta 07:00ak inguruan irtengo dira Eleizalde auzoko aparkalekutik. Bidean hamaiketakoa egiteko geldialdia egingo dute, eta Arnedora (Errioxa, Espainia) 10:30ak aldera heltzea aurreikusi dute.
Goiz osoan zehar herriko leku interesgarrienak bisitatu ostean, Hostal Venecia jatetxean bazkalduko dute. Hain zuzen ere, 14:30ean hasiko dira bazkaltzen.
Gero, 17:00etan irtengo dira Arnedotik, baina, zuzenean Ibarrangelura etorri beharrean, bidean geldialdia egingo dute. Hala, 21:00ak ingururako helduko dira herrira.