Iazko herri bazkaria.
Ibarrangelun ekainaren 6an egingo dute urteroko bazkaria, baina, aste honetan eman behar da izena. Joateko asmoa dutenek, goizez udaletxean ( 8:00etatik 14:30era) edo arratsaldez kultur etxean apuntatu beharko dute.
Hala, egunean bertan izena ematerakoan hartutako txartela erakutsi beharko da.
15 euroren truke urteroko menua izango dute: paella, biribilkia saltsan, azkenburukoa, kafea eta xanpaina. Bazkalostean, Esteibar eta Obietaren erromeriagaz dantzan eta kantuan ibiliko dira.