Eako herritarrek ez zuten hutsik egin urteroko hitzordura. 15 urtetik beherako gaztetxo eta umeak poz-pozik ibili ziren arrantzan. Etxetik arrantzarako kainabera eta gainontzeko beharrezko tresnak hartuta, 11:00etatik eta 14:00ak bitartean amuarrain asko arrantzatzea lortu zuten.
Hala, batzuek gurasoen laguntzagaz aritu ziren, eta, era berean, Bizkaiko Arrantza Federazioko kideak ere bertan egon ziren azalpenak ematen eta laguntzen. Arrantza jardunaldia amaitzean partehartzaile guztiek jaso zuten oparitxo bana.