Udan Euskal Herriko txapelketetan jokatuko dute bertoko puntistek
Diego Beaskoetxea gernikarrak, Alex Hormaetxea bermeotarrak, Erik Mendizabal mutrikuarrak eta Ibon Aldazabal berriatuarrak Euskal Herriko udako txapelketetan parte hartuko dute.Hain zuzen ere, iparraldeko zein hegoaldeko pilotalekuetan ariko dira, Goi...
Hain zuzen ere, iparraldeko zein hegoaldeko pilotalekuetan ariko dira, Goikoetxea, Egiguren, Zulaika, Olharan edota Enbil bezalako puntistekin batera.
Aurtengoan, Munduko Pilota Batzarrak antolatutako Binakako eta Banako txapelketetan iaz baino pilotari profesional gehiagoren parte hartzea lortu gura izan dute.
Bertoko puntistak txapelketa hauek jokatzeko «gogotsu» daude, eta zesta-puntan denak elkarrekin «aurrera egiteko» asmoa agertu dute.
Momentu honetan, udako denboraldiari begirako prestakuntza lanetan dabiltza.