Lekeitiok Ohorezko mailan jokatuko du 2015-2016 denboraldian
Larrabetzuarrei irabazi ostean, matematikoki igoera ziurtatuta dute lekeitiarrek. Denboraldiko azken partida bihar jokatuko dute Larrotegi futbol zelaian, 18:00etanAurreko asteburuko partida irabazi ostean, Lekeitio mailaz igoko da. Hain zuzen ere, 2-3...
Larrabetzuarrei irabazi ostean, matematikoki igoera ziurtatuta dute lekeitiarrek. Denboraldiko azken partida bihar jokatuko dute Larrotegi futbol zelaian, 18:00etan
Aurreko asteburuko partida irabazi ostean, Lekeitio mailaz igoko da. Hain zuzen ere, 2-3 irabazi zion zapatuan Larrabetzuko Uritarra futbol taldeari, eta matematikoki igoera ziurtatuta dute.Xabi Erkiaga taldeko entrenatzailearen berbetan, «espero baino askoz hobeto joan da denboraldia». Aurreko denboraldietan, izan ere, jaitsiera postuak saihesteko ahaleginetan ibili da taldea, eta aurten, berriz, gorengo postuetan mantendu da denboraldi osoan.
Entrenatzaileak dioenez, «gauza txiki askok» egin dute posible igoera. Besteak beste, gazte mailatik lehenengo taldera jokatzen etorri diren jokalarien ekarpenak edota kanpotik taldera etorri direnenak eta beste jokalari batzuk heldutasunera heltzeak taldea maila onean egotea eragin dutela uste du. «Urte guztian dinamika oso ona eraman dugu, eta partida garrantzitsuetan ez dugu hutsik egin; gorengo postuetan zeuden taldeen kontra maila ona eman, eta haiei irabaztea lortu dugu»,
Denboraldiko azken jardunaldia bihar 18:00etan lehiatuko dute, Larrotegi futbol zelaian. Bilboko Begoña taldearen kontra etxean jokatzeko aukera izango dute.