Urteen poderioz gauzak aldatu egiten dira: ohiturak, janzkera, elikadura, gizartea, ekonomia, hezkuntza... Hirigintzan ere, gauza bera gertatzen da: garai batean sortutako eraikinek ez dute egun eraikitzen direnekin zerikusi handirik. Modernizazioaren ...
Urteen poderioz gauzak aldatu egiten dira: ohiturak, janzkera, elikadura, gizartea, ekonomia, hezkuntza… Hirigintzan ere, gauza bera gertatzen da: garai batean sortutako eraikinek ez dute egun eraikitzen direnekin zerikusi handirik. Modernizazioaren ondorioz, bestelako itxura hartzen dute, gaur egun, etxe, eskola zein bestelako eraikinek. Hala ere, badira aurreko mendeetatik gordetzen diren altxor batzuk; horien artean, ondare kultural eta historiko legez, balio handia dutenak. Konponketa bat edo beste behar izaten badute ere, horiek mantentzearen alde egiten dute askok; kortezubitarrek, kasuan kasu. Erabilera desberdina izan arren, eraikina bera da: lehengo eskolen eraikina goiko argazkian; gaur egun, herriko udaletxea da. Hala, 1918. urtetik (goiko argazkia atera zen urtea) ia 100 urte igaro direnean, eta aldaketak etengabe ematen diren tokian, ezer gutxi aldatu da herriko plazako eraikin zaharrean.