Euskadiko lur gaineko 640 kiloko lehia Mutrikun hasiko da, bihar
Aurreko astean 680 kiloko txapelketa Deban amaitu eta gero, bihar Mutrikuko Galdona auzoan hasiko da Euskadiko lur gaineko 640 kiloko sokatira txapelketa. Sokatira zaleek 17:30ean izango dute hitzordua Galdonako zelaian.680 kiloko txapelketan gertatu m...
680 kiloko txapelketan gertatu modura, txapela irabazteko lehian sei talde ariko dira; horien artean egongo dira Mutriku Sokatira Taldeko kideak. Mutrikuarren aurka, Goiherri A, B eta Gaztedi A, B eta C ariko dira txapela lortzeko ahaleginetan.
Aurreko astean 680 kiloko finala bosgarren amaitu eta gero, gogoberrituta hasiko dute txapelketa berria mutrikuarrek. Hala ere, aurten talde berria dute, eta lehengo postuetan egoteko asmorik ez baldin badute ere, laugarren postua lortzeko ahaleginetan ariko dira hurrengo asteetan.