Giro onean ospatu dute Gaztetxearen urteurrena
Aurreko zapatuan hasi zituzten Ondarroako Gaztetxearen 25. urteurren jaiaren ospakizunak. Gazte Asanbladako kideek nabarmendu dutenez giro «oso ona» egon zen. «Irakurketa oso positiboa egiten dugu. Herriak oso erantzun ona eman zuen, eta gustura ger...
Eguna Sakatu Elektrotxarangak girotuta hasi zuten. Eguerdiko poteoa egin bitartean, txarangak sekulako giroa ipini zuen kaleetan. Ostean, eguraldia lagun, bazkaritan batu ziren Gaztetxearen aurrean. «Sekulako zaparrada egingo zuela pentsatzen genuen, baina arratsaldera arte ateri mantendu zuen».
50 pertsona inguru batu ziren bazkaritan, eta Gazte Asanbladako kideen iritziz, arrakastatsua izan zen. «Oraingo gazte asanbladako kideez gain, lehen asanbladan ibilitako hainbat kide ere gugaz egon ziren. Azkenean, adin guztietako jendea batu ginen».
Beti-betiko jolasak
Bazkalostean egin ziren jokoetan ere, jende asko egon zen. Match inprobisatzea egin ez bazuten ere, beti-betiko jokoetan denbora luzez ondo pasatzeko aukera eduki zuten. «Jendea sekulako gogogoaz ikusi genuen, eta ondo ibili ziren».
Eguna kontzertuekin amaitu zuten. Gaztetxean batu zen jendeak ordu txikiak arte musika erritmo desberdinez gozatzeko aukera izan zuen. «Giro polita egon zen, eta denok oso gustura egon ginen».
Jai egun handiena aurreko zapatuan izan bazen ere, hurrengo egunetara begira ere hainbat ekimen dauzkate antolatuta.