'Ez zen diruagatik' liburuaz ariko dira Irakurleen txokoan
BERMEO // Hileko hirugarren eguena izanik, gaur, Irakurleen txokoak saio berri bat izango du udal liburutegian. 18:30etik aurrera, Ana Jaka idazlearen Ez zen diruagatik liburuaz mintzatuko dira parte hartzaileak. Isa Castillok egingo ditu dinamizatzail...
BERMEO // Hileko hirugarren eguena izanik, gaur, Irakurleen txokoak saio berri bat izango du udal liburutegian. 18:30etik aurrera, Ana Jaka idazlearen Ez zen diruagatik liburuaz mintzatuko dira parte hartzaileak. Isa Castillok egingo ditu dinamizatzaile lanak. Parte hartu gura dutenek gaur arratsalderako liburua irakurrita eduki beharko dute.