
Gisasola, barikuan
Hainbat lagun batu ziren barikuan Merkurio iturriaren parean, Arnaltz Gisasolari ongi etorria emateko. Bariku goizean utzi zuten
libre Arnaltz Gisasola ibarrangelutarra. 10:00ak orduko atera da Ocaña II (Toledo) espetxetik. 2005ean atxilotu zuten,Frantzian, eta han zigorra bete ostean Espainiaratu zuten, 2010. urtean.