Gisasola espetxetik atera berri
Arnaltz Gisasola ibarrangelutarra aske utzi dute. 10:00ak orduko atera da Ocaña II (Toledo) espetxetik. 2005ean atxilotu zuten,Frantzian, eta han zigorra bete ostean Espainiaratu zuten, 2010. urtean. Madrilgo Soto del Real espetxean izan zuten lehenengo, eta 2010eko azaroaz geroztik Toledoko Ocaña II kartzelan bete du zigorra.