Museoen Eguna ospatuko dute Lea-Artibain eta Busturialdean asteburuan
Doako bisita gidatuak eta tailerrak egingo dituzte Bermeon eta Gernika-Lumon, bihar eta etzi. Ziortza-Bolibarren, Nerea Unanua markina-xemeindarraren erakusketa inauguratuko dute etziMuseoen Nazioarteko Eguna da maiatzaren 18an, eta horregaz bat egitek...
Doako bisita gidatuak eta tailerrak egingo dituzte Bermeon eta Gernika-Lumon, bihar eta etzi. Ziortza-Bolibarren, Nerea Unanua markina-xemeindarraren erakusketa inauguratuko dute etzi
Museoen Nazioarteko Eguna da maiatzaren 18an, eta horregaz bat egiteko, hainbat ekintza antolatu dituzte Busturialdeko eta Lea-Artibaiko museoetan. Hala, egunotan, egongo da zer egin, esaterako, Bermeoko Arrantzaleen Museoan, Gernika-Lumoko Bakearen Museoan eta Euskal Herria Museoan eta Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar museoan.Besteak beste, doako bisitak eta familientzako tailerrak edukiko dituzte aukeran herritarrek Bermeon eta Gernika-Lumon, bihar eta etzi.
Ziortza-Bolibarren, bestalde, Nerea Unanua markina-xemeindarraren erakusketa bat inauguratuko dute etzi.