Gosearen kontra korrika egin dute San Fidelekoek
Gosearen aurkako ekintza Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) Europa mailan antolatzen duen ekimenagaz bat egin du San Fidel ikastetxeak, eta eskola barruan korrika egin ostean, Landa berdetik San Fidelerainoko bidea egin dute, lasterka. Gosearen aurkako ...

Gosearen aurkako ekintza Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) Europa mailan antolatzen duen ekimenagaz bat egin du San Fidel ikastetxeak, eta eskola barruan korrika egin ostean, Landa berdetik San Fidelerainoko bidea egin dute, lasterka.
Gosearen aurkako ekintzak urtero antolatzen du gosearen aurkako lasterketa. Iaz 1.200 ikastetxek baino gehiagok parte hartu zuten, 300.000tik gora gazte solidario eta 3.700.000 euro baino gehiago batu zituzten.