Urdaibai taldeko umeak Bizkaiko txapeldunorde geratu dira
Zapatu eguerdian Urdaibai eskubaloi taldeko umeek Uribe Kostakoen kontra galdu zuten Bizkaiko Eskolarteko Kirol Jokoen finala, Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian. Lehia estua izan zen bi taldeen artean, eta azkenean 19-21 irabazi zuen Uribe Kostak.Ha...
Halaber, mutilen final horren aurretik, Kukullagak eta San Adrianek jokatu zuten nesken finala. Etxebarriko Kukullaga taldeko jokalariak, erraz, alde handiagaz hartu zituzten mendean aurkariak. Bestalde, kimuen finalak goizean lehiatu zituzten.