Lehiarako prest dago Urdaibai
Domekan Eneperi jatetxean egin zuten Urdaibai arraun taldearen aurkezpena klubeko kideek. Jon Salsamendik gidatutako lan taldean hiru arraunlari berri egongo dira: Bersaitz Azkue, Ibon Basterretxea eta Iñaki Tavero. Hala, iazko taldetik Carlos Mañas ...

Domekan Eneperi jatetxean egin zuten Urdaibai arraun taldearen aurkezpena klubeko kideek. Jon Salsamendik gidatutako lan taldean hiru arraunlari berri egongo dira: Bersaitz Azkue, Ibon Basterretxea eta Iñaki Tavero. Hala, iazko taldetik Carlos Mañas eta David Alfaya ez dira denboraldi honetan Urdaibaigaz lehiatuko. Ilusioz eta gogotsu ekingo diote TKE ligari, eta aurreko denboraldian moduan, estropadaz estropada daukaten onena emanda lehiatuz garaipenak lortzea espero du taldeak.