Lehen sektorea lehentasuna dela dio EH Bilduk
Gernika-Lumoko Merkatu plaza bisitatu zuten atzo EH Bilduren udal hautagaiek, Amaiurko diputatu Rafa Larreinaren laguntzagaz. Izan ere, ekonomia suspertzeko lehen setorea garrantzitsua dela esan zuen EH Bildu- ren alkategai Begoña Landak. Merkatu plaz...
Eta astelehenetako Merkatu plazako jarduera ez ezik, merkataritza bera ere zaindu egin behar dela esan zuen Landak: «Merkataritza da herriari bizia ematen diona; merkataritzarik ez duen herria hilda dago». Hala, merkataritzaren alde egingo dutela esan zuen, «orain arte egin izan dugun bezala».
Urte askoan lanean
Amaiurko diputatu Rafa Larreinak esan zuenez, EH Bilduren eta, konkretuki, Begoña Landaren hautagaitzari babesa emateko izan zen Gernikan. «Kanpora begira ez da oso ezaguna izan, baina egunerokotasunean, isilean, lanean aritu izan den pertsona izan da Landa. Udal kudeaketa oso ondo ezagutzen du, eta bere figura balorean jartzeko momentua dela uste dut».