Kirol ibilbideak saritu ditu Ondarroako Udalak
Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak antolatuta, 2014 urteko kirol sariak banatu dituzte. Lau sari banatu dituzte: urteko kirolari emakumezkoa (Ioana Osa), urteko kirolari gizonezkoa (Mikel Iriondo), urteko kirol taldea (Aurrera kirol elkartea) eta aipa...

Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak antolatuta, 2014 urteko kirol sariak banatu dituzte. Lau sari banatu dituzte: urteko kirolari emakumezkoa (Ioana Osa), urteko kirolari gizonezkoa (Mikel Iriondo), urteko kirol taldea (Aurrera kirol elkartea) eta aipamen berezia (Jose Aranguena). Tiro olinpiko egokituan aritzen diren Ager Solabarrietak eta Maite Badiolak banatu zituzten sariak; Espainiako txapeldunak dira biak. Argazkian (ezkerretik eskumara), Badiola, Solabarrieta, Aranguena, Eladino Gonzalez (Aurreraren izenean), Osa eta Iriondo.