Bariku iluntzean Jai Alai kiniela amerikarraren sariak banatu zituzten
Barikuan jokatu zituzten apirilaren 2an hasi zuten Jai Alai kiniela amerikarraren azken partidak, eta sari banaketa ekitaldia ere egin zuten.Txapeldunak aurretik erabakita zeuden: Barandika nagusietan, eta Urko gaztetxoetan. Eta azken jardunaldian argi...
Txapeldunak aurretik erabakita zeuden: Barandika nagusietan, eta Urko gaztetxoetan. Eta azken jardunaldian argitu ziren beste sailkatuak. Nagusietan Unai Lekerika eta Gorka Ubilla geratu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Bestalde, gaztetxoetan, Iñigo Unda sailkatu da bigarren, eta Iker Guerrerok amaitu du kiniela hirugarren.
Irabazleek 250 euroko saria jaso zuten, bigarrenek 150 eurokoa eta hirugarrenek, berriz, 100 eurokoa.