Zapatuan Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian jokatu zuten Uribe Kostaren kontra Bizkaiko Eskolarteko Kirol Jokoen finala. Lehia estua izan zen mutilen finalean; Uribe Kosta 19-21 nagusitu baitzen.
Giro ederra egon zen partida osoan zehar, eta bertoko zein kanpotik etorritako zaleek gogor animatu zituzten jokalariak.
Mutilen finalaren aurretik, neskena lehiatu zuten Kukullagak eta San Adrianek. Etxebarriako Kukullaga taldeko neskak erraz nagusitu ziren, alde handiagaz. Bestalde, kimuen finalak ere jokatu zituzten.