Argazkilaria: Urdaibai arraun elkartea
Atzo Eneperi jatetxean egin zuen Urdaibaik denboraldi honetako aurkezpena. Bertan bildu ziren arraunlariak, Jon Salsamendi entrenatzailea eta klubeko gainontzeko kideak, Agustin Aranburu presidentea buru zela.
Salsamendik gidatuko du hirugarren urtez lan taldea. Hain zuzen, hiru arraunlari berri izango ditu taldeak: Bersaitz Azkue, Ibon Basterretxea eta Iñaki Tavero. Bestalde, iazko taldekide bi ez dira lehiatuko aurten Bermeoko taldean, Carlos Mañas eta David Alfaya.
Urdaibaik ilusioz eta gogotsu ekingo dio ekainean TKE ligari, eta aurreko denboraldian moduan, estropadaz estropada duten onena emanda lehiatuz, garaipenak lortzea espero dute kideek.