EAJren ahaldun nagusigaia, Unai Rementeria, Gernika-Lumon izan zen zapatuan. Merkatu plazan egindako adierazpenetan esan zuenez, merkataritza bultzatzea ezinbestekoa da, enplegua sortzeko eta jaarduera ekonomikoa bultzatzeko. Merkatariek momentu oso zailak bizi izan dituztela esan zuen, eta administrazioa haien ondoan egon dela. «Gaur egun bizi duten momentua ere erabakigarria da» –nabarmendu zuen EAJren hautagaiak–. «Krisialditik ateratzen ari garen honetan ezin dugu jolasean ibili, ez da esperimentuak egiteko sasoia».
Bizkaian, gaur egun, 22.580 komertzio daudela zehaztu zuen Rementeriak, eta 68.886 pertsonari ematen dietela lana. «2008an baino gutxiago dira, baina lanpostuak berreskuratzeko behar egingo dugu». Horretarako, ekintza berritzailak behar direla esan zuen, «tokian tokiko komertzioa bultzatzeko». Jarduera indaartu eta enplegua sortu gura dutela esan zuen Rementeriak, «pertsonengan inbertitzeko».
Erosi eta zerbitzatu
Ostean, merkatu plaza inguruko bi komertzio bisitatu zituen, Jose Mari Gorroño eta Maria Uriberen laguntzarekin. Erosketak egiteko aprobetxatu zuen, eta horietako batean bezeroei arreta eman zien, gainera.