Argazkilaria: Foruako udala
Atzo 100 lagun inguruk egin zuten Foruko udalak antolatutako mendi ibilaldia. 10:30ean irten ziren udaletxetik eta zortzi kilometro inguruko ibilbidea egin zuten udalerriko auzoetan barrena.
Giro ederra izan zuten, eta eguraldi ezin hobea. Ibarra eta Urberuaga auzoetatik, Santa Kurtziara heldu, eta handik Baldatika auzora joan ziren. Handik, Oletara jaitsi eta Goiko Errota baserriaren paretik Armotxerri auzora hurbildu ziren. Gero, San Kristobal eta Landaberde auzotik Urkieta etorbidera heldu, eta Dantzarien plazan amaitu zuten martxa.