III. Mendi Jaia
Gernika-Lumoko III. Mendia Jaiak 685 parte hartzaile batu ditu aurten. Eguraldia lagun,
martxa luzean 235 mendizale batu ziren, lasterketan 142 korrikalari, BTT martxan 110 parte hartzaile izan ziren eta martxa laburrean 198. Campos Urdaibai Kopako laugarren proba puntuagarria izan da Gernika-Lumon domekan jokatu dena. Guztira 25km egin dituzte mendian, gutxi gorabehera 1300 m desnibel positiboarekin eta beste 1300 metroko desnibel negatiboarekin. Proba horretan azkarrenak Ibon San Miguel lekeitiarra (1.57.22) eta Zuriñe Frutos (2.25.23) izan dira.
Urdaibai Kopako parte hartzaileak
Arrolapekoen artean, Aritz Martin izan zen helmugara heltzen lehena. Mutilen artean hirugarren egin zuen Arrolapeko Aritz Martinek,
2.06.39ko denbora eginda. Nesken kategorian laugarren egin zuen Arrolapeko Leire Monasteriok (2.46.35).
Antolatzaileen esanetan, aipatzekoa da boluntarioen lana. 60 lagutzaile izan dituzte, eta, diotenez, horiei esker izan da III. Mendi Jaia ere arrakastatsua.