Barikuan jokatu zituzten Jai Alai kiniela amerikarraren azken partidak. Bi kategorietako irabazleak aurretik argituta zeuden, baina, bigarren eta hirugarren zeintzuek egingo jakiteko ikusmina zegoen.
Nagusietan, Xabi Barandika txapeldunaren atzetik, Unai Lekerika izan da bigarrena, eta Gorka Ubillak amaitu du hirugarren. Gaztetxoetan, berriz, Urko irabazlearen ostean Iñigo Unda eta Iker Guerrero sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Hain zuzen ere, bi kategorietan lehenengo hirurek jaso zuten saria. Irabazleek 250 euroko saria izan zuten, bigarrenek 150 eurokoa eta hirugarrenek 100 eurokoa.
Apirilaren 2an ekin zieten lehiari eta sei barikutan jokatu dituzte partidak. Antolatzaileek balorazio ona egin dute: “Jendea hurbildu da partidak ikustera, eta giro ederra egon da jardunaldi guztietan”.