Mende erdia beteko duela ospatuko du Elai-Alai dantzari taldeak
50 urte dantzan etenik barik lelopean, urteurren hori elkarregaz ospatzeko deia egin die Gernika-Lumoko Elai-Alai taldeko kide izan diren denei. Hain zuzen, bazkari batean bildu gura dituzte taldekideak eta taldekide ohiak, maiatzaren 23an.Bazkarirako ...
Bazkarirako txartelak salgai daude Auzokoa, Lagun-Etxea eta Boliña barria tabernatan. Bazkalostean, gainera, erromerian dantza egiteko aukera edukiko dute, Pasealekuan.
Mende erdi beteko duela eta, ekitaldi berezia prestatu gura du Elai-Alai dantzari taldeak azarorako. Horren aurkezpena maiatzaren 23an bertan egingo dutela jakinarazi dute taldekideek. 20:00etan izango da, Pasealekuan bertan.