Udaberriko kontzertua eskainiko dute domekan, Munitibarren
Munitibarko Txopitturri guraso elkarteak eta Aulestiko musika eskolak antolatuta, Udaberriko kontzertuaz gozatzeko aukera edukiko dute herritarrek domekan, elizan.18:00etatik aurrera, Aulestiko musika eskolako kideek, Munitibar, Aulesti eta Mendexako h...
18:00etatik aurrera, Aulestiko musika eskolako kideek, Munitibar, Aulesti eta Mendexako herritarrek osaturiko koruak eta musika eskolako orkestrak elkarlanean egingo dute saioa.
Herritarrei gonbidapena
Apirilean Aulestiko elizan eskaini zuten emanaldia, eta, orain, Munitibarren egongo da ikusgai eta entzungai.
Herritarrei bertara joateko gonbitea egin nahi izan diete antolatzaileek.