Errenteriako Musikaldira doaz Musika Eskolako ikasleak
Bermeoko Musika Eskolako taldeak zapatuan Errenterian ospatuko den Musikaldian egongo dira. Musika eta dantza eskolen eguna ospatuko dute egun horretan.Bermeoko Musika Eskolatik hainbat talde joango dira bertara: Kankinkabara Txistu taldea, Erroxape Ab...
Bermeoko Musika Eskolatik hainbat talde joango dira bertara: Kankinkabara Txistu taldea, Erroxape Abesbatza eta Arrekatxutxa trikitrixa-pandero taldea, hain zuzen. Talde bakoitza herriko hainbat gunetan egongo dela azaldu dute.
3.000 parte hartzaile
Guztira, Bermeoko Musika Eskolako 55 lagun joango dira Errenteriara, eta jakinarazi dutenez, hainbat kalejira, biribilketa, fandango, arin-arin eta kanta prestatu dituzte ikusleen gozamenerako.
46 musika eta dantza eskoletako 3.000 parte hartzaile inguru bilduko dira. Jaialdi horretako leloak dioen bezala, parte hartzaileek Tonuan jarriko dute! herria.