Badator jai giroa
San Gregorio jaiak ospatuko dituzte Berriatuko eta Foruko bizilagunek. Berriatuan bi asterako egitarau zabala prestatu dute. Foruarrak Triñe auzoan batuko dira zapatu eguerdianSangregorioak ate joka datoz Forura eta Berriatura. Jaiak ospatzeko hainbat...
San Gregorio jaiak ospatuko dituzte Berriatuko eta Foruko bizilagunek. Berriatuan bi asterako egitarau zabala prestatu dute. Foruarrak Triñe auzoan batuko dira zapatu eguerdian
Sangregorioak ate joka datoz Forura eta Berriatura. Jaiak ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako.Zapatuan elkartuko dira bizilagunak Foruko Triñe auzoan. 12:00etako mezaren ostean, Urdaibai dantza taldekoen emanaldia izango dute ikusgai. Dantza saioa amaitzean, bakailao jana egingo dute.
Berriatuan, bestalde, ekintza ugari izango dituzte aukeran, barikuan hasi eta bi aste luzez.
Etzi, 19:00etan txupina jaurti, eta Kaxero Gaupaseroren jaitsieragaz jau giroa izango da nagusi. Gero, txosnak zabaldu eta gauean play back txapelketa eta Jimi Laboa taldearen erromeriagaz primeran pasatzeko aitzakiarik ez da faltako. Besteak beste, lehen asteburu horretan, paella txapelketa, Norte Apache, Vendetta eta Honat taldeen musika emanaldiak eta urteroko txirrindulari lasterketa egingo dituzte.
Gababus zerbitzua
Zapatuan Gababus zerbitzua egongo da eskualdeko herrietatik, 3 euroren truke. Esaterako, Aulestitik 21:35ean irtengo da, eta Lekeitiotik 21:50ean. Bueltan, 02:00etan, 04:00etan eta 05:30ean irtengo da autobusa Berriatutik, Mendexa, Lekeitio, Aulesti eta Ondarroara itzultzeko. Markina-Xemeinera doazenek, berriz, 02:15ean, 04:15ean eta 05:45ean edukiko dute autobus zerbitzua.
Datorren astean, Tarine musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute eguenean. Bestalde, barikuan hasi eta domekara bitartean, kirola izango da protagonista: berriatuar zestalari ohien kinielak, futbol topaketak, mountain bike martxa, zesta-punta txapelketaren finalak…
Maiatzaren 16 arratsaldean agurtuko dute Kaxero Gaupasero. Hala ere, biharamunean, Mendaroko eta Berriatuko bizilagunek desafioa egingo dute. 20 minutuko saioa egingo dute zortzi laguneko neska-mutil taldeek Berriatuko harri txikiagaz.