Zaharren udal egoitzak programa berria landuko du maiatzean
Sancti Spiritus zaharren udal egoitzako zenbait egoiliarrek programa berri batean parte hartuko dute hileon, Guggenheim Bilbao Museoko boluntarioen programan, hain zuzen ere. Programa horren bidez, hitzaldiak, tailer praktikoak eta irteera bat eskainik...
Lehenengo hitzaldia bihar izango da. Horretan Salomon R. Guggenheim Fundazioaren sorrera eta bilduma landuko dute. Bigarren hitzaldia, berriz, maiatzaren 14rako antolatu dute. Guggenheim Bilbao Museoa: arkitektura eta bilduma gaia landuko dute.
Beste alde batetik, maiatzaren 21ean, aldi baterako erakusketak eta tailer praktikoa eskainiko dizkiete. 10:30etik aurrera izango dira hitzaldiak zein tailerrak, zaharren udaleko egoitzan bertan, eta, gutxi gorabehera, hamabost egoiliarrek hartuko dute parte.
Programari amaiera emateko, berriz, parte hartzaileek irteera bat egingo dute Guggenheimera. Museora egingo duten bisita gidatua maiatzean izango da, nahiz eta eguna oraindik ez duten zehaztu. Zaharren udal egoitzako arduradunen arabera, «egoiliarrek museoa ezagutzeko eta egun polita pasatzeko aukera ezin hobea izango dute».