Lagunarteko giroan ospatu dituzte santakurutzak
Giro ederrean ospatu zituzten zapatuan, Santa Kurutz jaiak, markina-xemeindarrek. Urtean behin zabaltzen ditu ateak Santa Kurutz ermitak, eta barrua beteta, ermita kanpotik entzun behar izan zuten meza sinesdun batzuek. Mezaren ostean, Zelaia eta ermit...
Giro ederrean ospatu zituzten zapatuan, Santa Kurutz jaiak, markina-xemeindarrek. Urtean behin zabaltzen ditu ateak Santa Kurutz ermitak, eta barrua beteta, ermita kanpotik entzun behar izan zuten meza sinesdun batzuek. Mezaren ostean, Zelaia eta ermitaren artean gelditzen den zabalgunean dantzan egin zuten Zerutxu dantza taldekoek. Urtero modura, ikuskizun polita eskaini zuten, giro ederra jarriz. Karmen jaietan egiten duten modura, Soka-dantza egin zuten, ikusleak ere dantzara gonbidatuta. Dantza ikuskizunaren ostean, mokadutxoak eskaini zizkieten auzotarrek jaira batu ziren herritarrei. Pintxo aukera handia jarri zuten mahai gainean, nahi zuen guztiak hartzeko. Jan-edana, gainera, Rakel Pujanaren trikitixa soinuagaz lagunduta egon zen. Info+: www.lea-artibaietamutriku.hitza.info