Kinttopeko zaldi probak jokatu dituzte Nabarnizen maiatzaren 1ean, 2an eta 3an. Oraingoan, Lea-Artibaira joan da sari nagusia. Hain zuzen, Aulestiko Kobak irabazi ditu aurten zaldi pobak. 68 untza, 1/4, 2 metro eta 58 zentimetro egin zituen aulestiarra...

Kinttopeko zaldi probak jokatu dituzte Nabarnizen maiatzaren 1ean, 2an eta 3an. Oraingoan, Lea-Artibaira joan da sari nagusia. Hain zuzen, Aulestiko
Kobak irabazi ditu aurten zaldi pobak. 68 untza, 1/4, 2 metro eta 58 zentimetro egin zituen aulestiarraren zaldiak. Mungiako Restaurante Gure Lur-en zaldiak egin zuen bigarren, 60 untza, 3 metro eta 27 zentimetrogaz. Hirugarrena sailkapenean Asteasuko Andoni Mendizabal izan zen. Atzetik geratu dira Mallabiko Aterperen, Ezkio-Itxasoko Berroetaren, Mungiako Taberna Goietaren, Laudioko Jose Angel Lopezen eta Gatikako Ilargi Arostegiren zaldiak. Irabazleak 750 euro, manta eta txapela eraman ditu, baina txikiagoa izanda ere, denek eraman dute saria.