Jon Unanuek eta Tamsyn Moana dira Bermeoko Campos Triatloia Rafa memorialaren txapeldunak. Unanuegaz batera Fernando Gomezek eta Ander Okamikak osatu zuten podiuma. Emakumezkoetan, Ibone Sanchezek eta Estefania Gomezek egin zuten bigarren eta hirugarre...

Jon Unanuek eta Tamsyn Moana dira Bermeoko Campos Triatloia Rafa memorialaren txapeldunak. Unanuegaz batera Fernando Gomezek eta Ander Okamikak osatu zuten podiuma. Emakumezkoetan, Ibone Sanchezek eta Estefania Gomezek egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Bestalde, Euskadiko Sprint Triatloi txapelketa ere lehiatu zenez, Unanue da Euskadiko txapelduna, eta Bermeon bigarren sailkatu zen Ibone Sanchez da txapelduna emakumezkoetan. Zapatuan lehiatu zuten proban 750 metro igerian egin zituzten parte hartzaileek lehenengo; ostean, Bermeo eta Bakio artean 24 kilometro egin zituzten, eta 5 kilometro korrika eginez amaitu zuten.